Lanku zerbitzuak 2021-02-16
Oskar Estangak GURERARA ikuskizun berria aurkeztu du. Bertsolaritzaren teknika eta kantangintza uztartuz kantu ezberdinak sortzeko lanetan murgilduko da artista nafarra.
Horretarako musika oinarri batzuk moldatu ditu eta base urbanoa duten melodia horien gainean inprobisatzen hasiko da Oskar, gaiak edo interesguneak entzuleengandik eta publikoaren laguntzaz bilduta.
Kultura urbanoa eta euskara batzeko ariketa interesgarria, beraz, Oskar Estangak eskaintzen diguna.
Lanku Kultur Zerbitzuak-en laguntzaz burututako proiektua da eta beraiekin jarri kontaktuan kontratazioetarako edo informazio gehiagorako.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu