Bidaiak 2021-02-16

200. saioa beteko du martxoaren 3an (H)ari Naizela irratsaioak. Imanol Artola "Felix"ek gidatutako bertsolaritzaren inguruko programa Tolosaldeko Ataria komunikabidearen, Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkargunearen eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta urtebetetzea merezi bezala ospatzeko bertso saioa antolatu dute hirurek.
Amasa-Villabonako Gurea aretoan izango da saioa otsailaren 26an, ostiralean, 19:00etan. Amets Arzallus, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran izango dira bertsotan; Imanol Artola "Felix" ariko da gaiak jartzen. Sarrerak 10 euroren truke eskuratu daitezke lotura honetan.
Bertsozale Elkarteak udaberrian abiatutako Bidaiak egitasmoaren baitako pauso bat gehiago da hau, plaza biziberritzeko lanean.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza