Hitzetik Hortzera 2021-02-17

Imanol Epelde eta Etxepare Rap

Imanol Epelde eta Etxepare Rap
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Imanol epelde zarauztarrak izan du protagonismoa. Bera da Etxepare Rap proiektuaren sortzailea eta, besteak beste, proiektuaren hastapenez, helburuez eta abestien sormen prozesuaz aritu zen Eider Perez aurkezlea berarekin solasean.

Ofizioz euskara irakaslea da Imanol Epelde. Ikasleekin euskal literaturako testuak irakurtzen ari zela etorri zitzaion musika gehituz letra horiek beste modu batean lantzearen ideia. Autore garrantzitsuen testuak hartu eta kantu bihurtzen ditu zarauztarrak, tartean, hainbat bertsolariren testu eta bertsoak ere bai. 

Etxepare Rap proiektuak intriga piztu badizu, ikusi Imanol Epelderekin izandako elkarrizketa osoa hemen. Eta programa osoa ikusi nahi baldin baduzu EiTB Nahieran aurkituko duzu osorik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza