Hitzetik Hortzera 2021-02-24

Bertsolari aldizkariak 30 urte

Bertsolari aldizkariak 30 urte
Bertsolari aldizkariak 30 urte betetzen ditu aurten eta azken Hitzetik Hortzerako protagonista bihurtu zen. Eider Perez aurkezlea aldizkariaren sortzaile izan zen Joxean Agirre eta gaur egungo bertan ari den Beñat Hach Embarekekin batu zen. Ikusi elkarrizketa osorik.
Ikusi elkarrizketa, hemen.

Joxean Agirre izan zen Bertsolari aldizkariaren ibilbidean lehen pausoak eman zituenetako bat eta berarekin batera hasierako urte horietako esperientziak ezagutu ditugu. Orain, esku gazteagoek kudeatzen dute Bertsolari. Beñat Hach Embarek arduratzen da urtaro bakoitzeko edizioaren koordinazioaz eta berak ere izan zuen zer kontatua.

1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren aurreneko alea, azalean Mañukorta bizarra egiten ageri zena. Ordutik, 120 ale argitaratu dituzte, eta azaleko argazki bereziak bihurtu dira aldizkariaren sinbolo. Ale bakoitza urtaroz urtaro berezi egiten duten aniztasun, atal eta ezaugarriak ezagutu ditugu asteburu honetan.

Programa osoa ikusteko gogoz geratu bazara, EiTB Nahieran aurkituko duzu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza