Martxoak 18 2021-02-24

Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusirako izen-ematea, irekita

Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusirako izen-ematea, irekita
Martxoaren 10era arte eman ahalko dute izena batzarrean parte hartu nahi duten bazkideek: telefonoz ala www.bertsozale.eus atariko izen-emate orria bete beharko da horretarako.

Aretoan bertan edo online jarraitu ahal izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia aurten: duela zenbait aste iragarri bezala, martxoaren 18an izango da batzarra, 18:30etik aurrera, Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Antolaketa eta toki arrazoiak tarteko, batzarrean parte hartu nahi duten bazkideek izena eman beharko dute aurretik, www.bertsozale.eus atarian egokitutako izen-emate orri hau beteta edo +34 943 69 41 29 telefono zenbakira deituta. Aretoan bertan nahiz online jarraitzeko aukera izango dute bazkideek, eta zein aukera hobesten den adierazi beharko da izena ematerakoan. Martxoaren 10a baino lehen eman behar da izena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza