Bizkaian gazteak plazara 2021-02-25

Muxikan hasiko da 'Plazara!' ekimena

Muxikan hasiko da 'Plazara!' ekimena
Larunbatean hasiko da Bizkaiko bertsolari gazteen 'Plazara!' ekimena, Muxikako Ariatza eskolan. Otsailan hasi eta ekainera bitarte, hilabetero saio bat edo bi antolatuko dira Bizkaiko eskualde ezberdinetan. Helburua, alde batetik, gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea.

Muxikan abestuko duten bertsolariak honakoak dira: Enare Muniategi, Gorka Pagonabarraga, Iker Uriarte eta Koldo Gezuraga. Sarrera doakoa den arren, izena aurretik ematea beharrezkoa da; 680146351 zenbakira deitu edo mezu bat bidaltzea nahikoa da horretarako.

Hurrengo saioa, Portugaleten

Bigarren saioa Portugaleteko Sastraka gaztetxean izango da, martxoaren 20an. Asier Alcedo, Asier Galarza, Igor Galarza eta Paule Loizaga arituko dira kantuan eta gai-jartzaile lanetan Ander Ucelay izango da.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza