Pagolatarren proiektu berria 2021-03-02

'Kontzertu bat bertsotan', bertso jarriak eta musika uztartuta

Eli eta Manex Pagolak batera egiten duten aurreneko proiektua da orain esku artean duten hau. Bertso jarriak, doinu zaharrak eta musika elektronikoa CD batean bildu eta lan hori aurkezten ari dira herriz herri, emanaldiz emanaldi.

Musika elektronikoa hainbat musika tresnarekin uztartuta osatu dute lana eta emanaldia. Manex Pagola arduratzen da musikaz eta Eli Pagolak hartzen du ahotsa jartzearen ardura nagusia, nahiz eta, tarteka biei tokatu besteari laguntzea.

'Kontzertu bat bertsotan' lanean aurki daitezke, besteak beste, Hitzetik Hortzera irekitzeko erabiltzen den 'Dagoenaren berri' abestia edo 'Bertso Kunbia' kanta.

Lanku Kultur Zerbitzuak-en laguntzaz burututako proiektua da eta beraiekin jarri kontaktuan kontratazioetarako edo informazio gehiagorako.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza