Internetez ere bai 2021-03-01

Bigarren Bertso Eguna, laster

Bigarren Bertso Eguna, laster
Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan edo Internetez zuzenean jarraitu ahal izango da emanaldia. Modu baterako zein besterako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Abiatu berri dugun hilabetean izango dugu 2021eko bigarren Bertso Eguna. Martxoaren 27an izango da hitzordua, Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan, 18:00etan hasita. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.

Bertsozale Elkarteak saioa gogoraraztearekin batera, protagonistekin izango diren beste zenbait bertsolariren izenak ere aurreratu ditu: Eli Pagola, Maider Arregi, Manex Agirre eta Rosi Lazkano ere izango dira emanaldian.

Aretorako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian nahiz Getariako Turismo Bulegoan. Oraingo honetan ere nahi duenak izango du Internetez zuzenean ikusteko aukerarik; horretarako sarrerak ere www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.

Eta, noski; Bertsoa.eus ere han izango da, saioko bertso aleak jaso eta ondorengo egunetan zuri eskaintzeko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza