Hitzetik Hortzera 2021-03-03

Eskolatik Plazara eta Hitzetik Hortzera

Eskolatik Plazara eta Hitzetik Hortzera
Eskolatik Plazara ekimena izan da asteburu honetako programako protagonista nagusia. Ekimena bera eta iaz Euskal Herriko Eskolartekora sailkatu ziren bertsolariak, noski. Baita, Juanjo Respaldiza eta Mikel Mendizabal ere. Ikusi programa sarean.

Bertsolarien iritzi eta bizipenak, hemen.

Juanjo Respaldiza eta Mikel Mendizabalen hitzak, hemen.

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak hiru saio antolatu dituzte elkarlanean urte hasiera honetan: Gernika-Lumon, Iruñean eta Altzon. Aurreneko saioan, Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga gazteekin batera, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan. Bigarren saioan, Iruñekoan, Aitor Ugarteren, Bittori Elizalderen, Ekhiñe Zapiainen eta Eukene De Los Airesen txanda izan zen, eta horiekin batera Alaia Martin eta Julio Soto aritu ziren. Azken saioa Altzon izan zen, eta kasu honetan, Aner Peritz, Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate izan ziren protagonistak, Maialen Lujanbiorekin eta Nerea Ibarzabalekin batera. 

Horrez gain, Eskolarteko txapelketak antolatzen urte luzez aritu diren Juanjo Respaldizarekin eta Mikel Mendizabalekin elkartu gara. Urte hauetan zehar, milaka bat-bateko zein idatzizko bertso berri entzun dituzte gaztetxoen ahotik, eta zer kontatua izan dute gaztetxoen eta eskolartekoen inguruan.

Saio osoa ikusteko aukera, astero bezala, EiTB Nahieran atarian.

Bestalde, 3 saio horietako bertsoaldien hautaketa zabala eskainiko dugu datozen egunetan bertsoa.eus atarian. Gernikako saioko hautaketa ikusgai dago dagoeneko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu