Bertso Eguna 2021-03-05

Bertso Eguna bertatik bertara ikusteko azken sarrerak

Bertso Eguna bertatik bertara ikusteko azken sarrerak
Getariako Turismo Bulegoan daude Bertso Eguna aretoan bertan gozatzeko azken sarrerak; online ikustekoak, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Martxoaren 27an Getarian izango den Bertso Eguna aretoan bertan jarraitu nahi duenak oraindik badu aukerarik, baina azkar ibili beharko du. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, Getariako Turismo Bulegoan geratzen dira soilik mota honetako sarrerak, Internetez salgai zeudenak amaitu baitira.

Edonola ere, bertso emanaldia online zuzenean jarraitzeko aukera ere izango dela gogorarazi du elkarteak. Horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude, 5 euroren truke; 3 euro, elkarteko bazkideen kasuan.

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten. Lagun gehiago ere batuko zaizkie protagonistei oholtza gainean: Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian. Martxoaren 27ko hitzordua 18:00etan hasiko da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza