Bizkaiko elkarteak antolaturik 2021-03-08

Neguko Barneteguna martxoaren 27an, barnetegiaren ordez

Neguko Barneteguna martxoaren 27an, barnetegiaren ordez
Gernika-Lumon izango da eta gaztetxoei zuzendutako egun osoko egitaraua prestatu dute Bizkaiko Bertsozale elkartetik. Martxoaren 14ean itxiko da izen emateko epea.

Ohiko negukko barneteiaren ordez, egun bateko Barneteguna dinamika jarri dute martxan aurten, gaztetxoak saretu eta elkar ezagutzen jarraitzeko helburuarekin. DBH1etik DBH4ra bitarteko bertso eskoletako gazteei zuzenduta dago eta izen emateo epea zabalik dago dagoeneko. Ineteresa duenak bertsozale.eus atarian du izena emateko aukera, bertan aurkituko duen galdetegia beteta.

Goizeko 9.30tan Astra kulturgunean elkartu eta egun osoan jarduera ezberdinak egiteko aukera izango da. Eguna bukatzeko, adibidez, primerako bertso saioaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek Maider Altuna, Etxahun Lekue, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio kantuan arituko direla. Saioaren ondoren, 19.45etan amaituko da egitaraua Astran bertan.

Bertso udalekuak ere, martxan

Gogoratu 2021eko bertso udalekuetako hezitzaileen izen-ematearen azken txanpan sartuak garela. Kasu honetan ere, martxaoren 14era arte izango dute izena emateko aukera begirale, sukaldari, zuzendari edo begirale praktiketan aritu nahi dutenek.

Maiatzaren hasieran hartuko du Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuen inguruko azken erabakia: orduan jakingo dugu udalekuekin aurrera egingo ote den, eta, hala balitz, ekingo zaio haurren izen-emateari.

Hezitzaile aritu nahi? Eman izena, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza