Arabako txapelketa 2021-03-09

Arabako binakako bertsolari txapelketa, apirilean hasi eta maiatzera bitarte

Arabako binakako bertsolari txapelketa, apirilean hasi eta maiatzera bitarte
Aurten lehen aldiz jokatuko da txapelketa binaka eta martxoaren amaieran egingo dute aurkezpena. Guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte.

Txapelketa martxoaren 27an aurkeztuko da Zigoitin baina txapelketa bera, apirilaren 17an hasiko da eta maiatzaren 22an bukatuko.

Guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte, 9 bikotetan banatuta. 2020ko kanporaketetan sailkatutako 12koteari 2019ko txapelketako 6 finalistak gehituko zaizkie.

Hauek izango dira parte hartzaileak: Aitor Ugarte, Unai Anda, Andere Arriolabengoa, Rikardo Gonzalez de Durana, Martin Abarrategi, Felipe Zelaieta, Manu Bendala, Beñat Garaio, Irati Anda, Eli Zaldua, Xabier Antia, Ander Aranburu, eta 2019ko finalistak, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Xabi Igoa, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza