Hitzetik Hortzera 2021-03-10

Ez zenituela bertsolari gazteen hitzak entzun?

Ez zenituela bertsolari gazteen hitzak entzun?
Pasa den asteburuko Hitzetik Hortzera saioa ez zenuela ikusi? Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolari gazteekin elkartu ginen ALBEk antolatutako ABRA jaialdiaren aitzakian.

Hasierei eta bertsolari gazte izateak dituen aukera eta mugei buruz aritu zire protagonistak solasean Eider Perez aurkezlearekin. Hemen elkarrizketa ikusteko aukera.

Urtero ABRA sariketa antolatu ohi du ALBE Algortako bertsolari eskolak, aurten ordea, salbuespen egoera honen baitan salbuespena egin eta jaialdi bihurtu zuten saioa. Hain zuzen ere, azken bost urtetako txapeldunekin osatutako saioa izan zen Algortako Kasinoan egin zena.

Saio osoa ikusteko aukera, astero bezala, EiTB Nahieran atarian.

Abra jaialdiko bertsoaldi hautaketa ere laster entzungai bertsoa.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza