Planak 2021-03-12

Zer plan astebururako?

Zer plan astebururako?
Astero bezala bertsoaz gozatzeko hainbat aukera egongo dira Euskal herriko zenbait txokotan eta ostiralero bezala bertsoaren inguruko ekitaldi horiek aipatuta ekingo diogu asteburuari. Eman, beraz, begirada bat agendari!

Ostirala

Gaur Iruritan Baztango Talde Feministak antolatuta bertso saioa izango da arratsaldeko 19.00tan hasita.

Bilbon, Zinegoak jaialdiaren baitan "Bollo hiztegia" proiektuaren aurkezpena egingo dute 18.00tan. Hitzen glosarioa aurkeztu ondoren, Amaia Agirre eta Eli Pagolak bertso bollo saioa emango dute.

Bestalde, badira agendan maiz aurkitzen ditugun beste bi saio berezi. Aurrenekoa, "Erradikalak ginen" emanaldia. Santurtzin izango da arratsaldeko 19.00tan hasita Casa Torre jauregian. 18.00tan hasiko da "Erik eta Win" emanaldia Itziarko Burugorri ostatuan.

 

Larunbata

Durangaldeko bertso eskolak antolatuta, "Durangaldea Uztabarritzen" zirkuituaren aurreneko bertso saioa izango da bihar. 18.30tan hasita, Elorrioko gaztetxean izango da saioa eta kantuan arituko dira

 

Igandea

Igandean ere "Erradikalak ginen" emanaldi berezia ikusteko aukera izango da. Kasu honetan, Otxandioko Gimnasioan 18.30tatik aurrera.

 

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»