Martxoan Bertsoa 2021-03-11

'Martxoan Bertsoa', aurten bai

'Martxoan Bertsoa', aurten bai
Argazkia \ bertsolari.eus
Zumarraga-Urretxu bertso eskolako kideek 'Martxoan Bertsoa' ekimena antolatu dute aurten. Gero eta indar gehiago hartzen ari zen egitasmo hau bete betean harrapatu zuen pandemiak iaz eta hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren. Aurten hiru saio antolatu dituzte.

"Auskalo zeinek jarriak"

Aurreneko saioa larunbatean bertan izango da Urretxuko Elizan eta eguerdiko 12.00tan hasita. Unai eta Eñaut Agirre anaiek bertso jarri musikatuak eskeiniko dituzte, Imanol Kamio musikariak lagunduta.

"Bertso Trama"

Bertso trama izango da bigarren saioa eta hilaren 26an izango da hori. Bertso-eskolako kideak izango dira protagonistak eta saio dibertigarria izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Gaiak jartzen Asier Iriondo ibiliko da eta kantuan,

 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza