Argazki erakusketa 2021-03-16

Bertsoa, 'kearen eta lanbroaren artean'

Bertsoa, 'kearen eta lanbroaren artean'
Saregileak (Argazkia: Sigfrido Koch Bengoetxea / San Telmo Museoa)
Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago egunotan ikusgai San Telmo Museoan eta bertsoak ere izango du ere lekua erakusketan. Bihar bertan arituko dira kantuan Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza, eta Danele Sarriugartek egingo ditu gaijartzaile lanak.

2019an Koch familiak 150 argazki inguruko bilduma eman zion dohaintzan Donostiako San Telmo Museoari. Irudi horiek Kearen eta lanbroaren artean erakusketan ikus daitezke, eta maiatzaren 23ra arte zabalik izango da. Erakusketa bi zatitan dago banatuta: aurrenekoak 1936ko gerrako 90 argazki biltzen ditu, eta bigarrenak 1948ko Gipuzkoako tradizioak eta paisaiak ditu ardatz.

Egun hauetan erakusketarekin lotutako hainbat jarduera antolatu dira eta tartean bertsoz apaindutako bat ere. hain zuzen ere, bihar (martxoak 17) arratsaldeko 19.00tatik aurrera Sigfrido Koch-en argazkien irakurketa poetikoa egingo dute Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza bertsolariek. Danele Sarriugarte idazlea arituko da gai-jartzaile lanetan.

Bertaratzeko gonbidapenak agortuta daude dagoeneko, baina YouTube bidez ere emango dute saioa zuzenean museoaren webgunean.

Albiste gehiago

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu