Osinalde saria 2021-03-22

Osinalde sariko seikotea, erabakita

Osinalde sariko seikotea, erabakita
Osinberde sariko seikotea eta aurkezlea. Argazkia \ Goierriko hitza
Asteburuan jokatu dira finala erabaki duten 3 kanporaketak eta martxoaren 27an izango da bertsolari gazteen sariketa honetako finala, Gabiriako Andre Mari elizan. Urko Arregi, Aroa Arrizubieta, Ane Zuazubiskar, Xabat Ilarregi, Unai Izagirre eta Ibai Amillategi sailkatu dira Osinalde finalerako.

Ostiralean jokatu zen aurrenekoa, Aztiri saria, Legazpiko Latxartegi aretoan. Aroa Arrizubieta eta Urko Arregi izan dira lehen bi postuetan sailkatuak, eta hortaz, finalerako txartela lortu duten bertsolariak. Bertsolari gasteizatrrak eskuratu zuen publikoaren saria ere.

Bigarrena Zaldibian jokatu zen larunbatean eta Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen Osinberde saria. Bigarren egin zuen Xabat Illarregik eta entzulearen saria ere Leitzara joan zen. Saio hau online ikusteko aukera dago Zaldibia TB-ren youtube kanalean.

Atzo bertan Ordizian jokatu zen azken kanporaketan, Unai Izagirre eta Ibai Amillategik lortu zuten goiko postuetan geratu eta finalean sartzea. Entzulearen saria Ibai Amillategik eskuratu zuen.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza