Nafarroako bertsozale elkartea 2021-03-22

'Zapla!' bertso zirkuitua, martxan

'Zapla!' bertso zirkuitua, martxan
Nafarroako bertso plaza sustatu nahian, Zapla! egitasmoa aurkeztu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Denetariko zazpi saio antolatu dituzte apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte.

Zazpi saiok osatzen dute bertso zirkuitua da Zapla! eta ekitaldi bakoitzak izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Nafar bertsolari ezberdinek kantatuko dute saioetan, eta era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.

Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan eginen dira saioak, eta bertako udalen laguntza jaso du Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitasmoa antolatu ahal izateko. Sarrerak www.bertsosarrera.eus atarian eskuratu daitezke martxoaren 29tik aitzina, 7 eta 8 euro bitarteko prezioan (bertso bazkarikoak 30 eurotan).
 

LIZARRA. Apirilak 23, ostirala, 18:30ean
Bertso jaialdia, Los Llanos Kulturgunean.

Ekain Alegre
Erika Lagoma
Julio Soto
Oier Lakuntza
Sarai Robles
Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

BERA. Apirilak 24, larunbata, 18:30ean
Bertso saioa Bidasoan gora*, Kultur Etxean.

Alazne Untxalo
Ander Fuentes “Itturri”
Ekhiñe Zapiain
Xabier Terreros, “Terre”
Gai-jartzailea: Maddi Ane Txoperena

* Eneko Aizpuruaren ‘Bidasoan gora’
liburuan oinarritua (Elkar, 2020).


IRURTZUN. Apirilak 30, ostirala, 18:30ean
Zentzumenei bertsotan, Kultur Etxean.

Iker Gorosterrazu
Irati Majuelo
Sustrai Colina
Gai-jartzailea: Maialen Belarra

ZIZUR NAGUSIA. Maiatzak 2, igandea, 18:30ean
Bertso trama, Kultur Etxean.

Beñat Astiz
Idoia Granizo
Miel Mari Elosegi “Luze”
Saioa Alkaiza
Xabat Illarregi
Gai-jartzailea: Ander Aranburu


ANTSOAIN. Maiatzak 8, larunbata, 18:30ean
Kopla saioa, Antzokian.

Ainara Ieregi
Endika Legarra
Joana Ziganda
Josu Sanjurjo
Mikel Lasarte
Saats Karasatorre
Gai-jartzailea: Zigor Gartzia, “Zian”

AGOITZ. Maiatzak 9, igandea, 18:30ean
Bertso jaialdia, Kultur Etxean.

Aitor Irastortza
Eneko Fernandez
Joanes Illarregi
Mintxo Astiz
Patxi Castillo
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


ARANTZA. Maiatzak 15, larunbata, 14:00etan
Bertso bazkaria, Aterpean.

Eneko Lazkoz
Julen Zelaieta

 

Bertso plaza sustatu nahian

Bertso plaza hain baldintzatua eta murriztua izan den urte honetan, txapelketak utzi duten zuloa baliatu nahi izan dute bertso plaza aktibatu eta babesteko. Zapla! egitasmo berri honek hiru helburu hauek dituela adierazi dute antolatzaileek:

  • Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea.
  • Kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eredu ematea.
  • Txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri