I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa 2021-03-22

Ander Fuentes Mujika eta Nahia Etxeberri Lopeperentzat lehen sariak

Ander Fuentes Mujika eta Nahia Etxeberri Lopeperentzat lehen sariak
Gaur iragarri dituzte I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketako irabazleen izenak. Helduen saileko beste bi sarituak Elixabet Etxandi eta Urko Egaña Calderon izan dira, eta gazteen sailekoa aldiz, Leina Alkhat Larrandaburu eta Kemen Bidegain Bergara.

Bertsularien Lagunak elkarteak parte-hartzaile guziak eskertu nahi izan ditu sariketan parte hartzeagatik. Bestalde, aukera denean sari banaketa bertso bazkari/afari batekin egiteko asmoa erakutsi dute ere, eta ezingo balitz, beste molde bat bilatuko luketela ere baieztatu dute.

Hauek izan dira sorta saridunak:

1. Helduen maila:

-1. saria: Gorostiari (Ander Fuentes Mujika "Itturri")
-2. saria: 15 urtez (Elixabet Etxandi)
-3. saria: Ni ere gaixotu nintzen (Urko Egaña Calderon)
Aipamen bereziak: Eskutik eskura (Moises Enbeita) eta Bakardadearen Itzala (Mizel Mateo)

2. Gazteen maila:
-1. saria: Munduko injustiziak (Nahia Etxeberri Lopepe)
-2. saria: Euskal Herriko ihauteak (Leina Alkhat Larrandaburu)
-3. saria: NI artzaina (Kemen Bidegain Bergara)

Bertso sorta hahuek ikusteko aukera, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza