Hitzetik Hortzera 2021-03-24

Amaia Agirre eta Eli Pagola, bollo bertso saioak mintzagai

Amaia Agirre eta Eli Pagola, bollo bertso saioak mintzagai
Aurreko asteburuko Hitzetik hortzera saioan Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariekin izan ginen. Azken urteotan hainbat bollo saio antolatu dituzte han-hemenka, eta bertako esperientziez eta plazaratzen diren ideiez aritu zen Eider Perez hizketan.

Bertsolaritza, gizarte osoa bezala, pentsamolde heterosexualetik eraikia eta irakurria da. Argi dute hori Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariek. Hortik abiatuta, hainbat bollo bertso saio antolatu izan dituzte, bertsolari bolleren kezkak, diskurtsoak eta umorea partekatzeko gune direnak. Bertsolaritzak LGTBIQ+ mugimenduaren baitan egin duen eta egingo duen bideaz aritu gara beraiekin Hitzetik Hortzeran.

Lesbianen kolektiboek jatorriz mespretxagarri den "bollera" hitza bereganatu dute beraien nortasuna berresteko. Hortik dator "bollo" hitza. Berdin gertatzen da "marica" izendapenarekin, esate baterako.

Hemen ikusgai bertsolari biekin izandako elkarrizketa.

Aukeratutako bertsoaldiak ikusteko, hemen daukazue saio osoa ikusteko aukera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza