Dinamika berria 2021-03-25

Gai-jartzailetzaz gehiago jakiteko interesa duzu?

Gai-jartzailetzaz gehiago jakiteko interesa duzu?
Gai-jartzaileak trebatzeko lan saioak antolatu eta bertso emanaldietan aritzeko prest daudenen zerrenda ere egunean jarriko dute Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean. Horretarako, interesdunek bete beharreko galdetegia prestatu dute.

"Bertso saio baten ikuspegitik saio baten garantia da gai-jartzailearen lana : Lanku enpresa profesional bat da eta gure antolatzaile askori saltzen diegun edo eskaintzen diegun ikusgarri hori ona izango dela eta ondo aterako dela ziurtatu behar diegu, eta hor pieza garrantzitsua da gai-jartzailea" ziurtatu du Marta Agirrezabala Lanku Kultur Zerbitzuetako koordinatzaileak.

Egin izan dira formazio saio berezituak, eta bide horretan jarraitzea da asmoa; besteak beste, duela hilabete eskas gauzatu zen Ez da kasualitatea emanaldietarako gai-jartzaileentzako ikastaldia."Askotan edonori iruditzen zaio gai-jartzaile izan daitekeela baino hori ez da horrela, gai-jartzailea formatuta egongo behar du eta horretarako garrantzitsua da formakuntza hori eskaintzea Elkartetik eta gainera saretuta egotea, izan ere saretzea bezalako dinamikek aberastu dute arloa bera eta profesionalizatuko dute sektorea" gaineratu du.

Bertso emanaldietarako gai-jartzaileen zerrendak ere egunean jarri nahi dituzte. Horretarako, eta aurrerantzean elkartetik zein Lankutik izango diren jardueren berri izateko, gai-jartzaile interesdunentzako galdetegia prestatu dugu. Hemen aurkituko duzue bete beharreko galdetegia.

Horrez gain, duela aste pare bat Imanol Artola "Felix" gai-jartzaileari egindako elkarrizketa aurkituko duzue jarraian, gai-jartzailetzan talde izaeraren garrantzia hobeto ezagutzeko bide aproposa.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran