Loraldia Festibala 2021-03-26

Musikak, literaturak eta bertsoak, Guggenheimen egingo dute bat

Musikak, literaturak eta bertsoak, Guggenheimen egingo dute bat
Igandean, Bilboko Guggenheim Museoan "Opeileko Erlea" ikuskizunak emango dio itxiera aurtengo festibalari. Bertan elkartuko dira Unai Elorriagaren testuak, Fernando Velazquezen soinu banda eta Oihana Iguaran zein Jone Uriaren bertsoak.

“Geroa. Gero urruna: 5540. urtea”.

Aro horretan kokatu du Unai Elorriaga idazleak ikuskizun honen testuaren abiapuntua eta etorkizunaz ausnartzerako bidean murgiltzeko aukera iznago du entzuleak. Bidegurutze horretan elkartuko dira Jone Uria eta Oihana Iguaranen bat-bateko bertsoak, Joseba Santxok gidaturik. Sormen lan horri Fernando Velazquez-ek jarriko dio musika, idatzitako partitura berri batetik abiatuta.

Ikuskizuna 12.30tatik aurrera izango da, esan bezala, igandean Bilbon. Informazio gehiago Loraldia jaialdiaren webgunean.

 

Bertsolaritza loratzen

Bertsolaritzak presentzia handia izaten du urtero Bilbon antolatzen den Loraldia jaialdiaren egitarauan eta aurten ere, "Opeileko Erlea" ikuskizunaren aurretik bertsoarekin zerikusia duten hainbat saioa izan dira: Xabier Leteri eskainitako "Loreak eta Zauriak" emanaldia, "Errimak bi oinetan" dantza emanaldia eta "Gaztelondon zer berri, Etxahun" emanaldia.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu