Arabako txapelketa 2021-03-31

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa, abiatzeko prest

Apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko, Legution. Guztira 6 saio izango dira eta 18 bertsolarik hartuko dute parte. Bertsolariak binaka arituko diren aurreneko aldia da, pandemiak eragindako ziurgabetasunari aurre egin nahian hartutako erabakia.

Larunbatean aurkeztu zen Zigoitian 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa eta bertan, Uxue Diaz de Cerio eta Egoitz Iradier Arabako Bertsozale elkarteko kideek aipatu zuten gisan, "Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen gorabeherak izan dira erabakia hartzeko arrazoi nagusiak". Gauzak horrela, forma berria hartuko du txapelketak, plaza eta kultura seguruak direla erakutsi eta bertso komunitatea asetzeko nahiarekin.

18 bertsolari, 9 bikote

Saioak hauek izango dira: final laurdenak, Izarran apirilaren 17an, Araian apirilaren 18an eta Oionen apirilaren 24ean. Final erdiak berriz, Amurrion eta gasteizen iznago dira, maiatzaren 8 eta 9an hurrenez hurren, eta finala Legution izango da maiatzaren 22an.

9 bertsolari bikote hasiko dira lehian, saioka hiru bikoteak hartuko dute parte eta finalera 3 helduko dira. Hauek izango dira bikoteak:

- Iñaki Viñaspre-Unai Anda
- Xabi Igoa-Felipe Zelaieta
- Elisabet Zaldua-Aitor Ugarte
- Peru Abarrategi-Beñat Garaio
- Manu Bendala-Oihane Perea
- Martin Abarrategi-Manex Agirre
- Irati Anda-Aroa Arrizubieta
- Xabier Antia-Andere Arriolabengoa
- Ander Aranburu-Rikardo Gonzalez de Durana

Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkarteak txapelketarako prestatu duen webgunean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu