Hitzetik Hortzera 2021-04-05

Azken denboraldiko saio guztiak EITB Nahieran atarian ikusgai

Martxoa bukatzearekin batera bukatu zen Hitzetik Hortzeraren denboraldia, baina urte ezohiko honetako saio guztiak, eta aurreko urteetakoak ere, EITB Nahieran atarian aurkituko dituzte.

Ikasturte berria hastearekin batera emititu zen aurreneko programa eta guztira 29 saio egin dira. Mota askotako saioak izan dira eta kultura bereziki astindu duen pandemia garai honetan, bertsolaritzarentzat garrantzitsuak izan diren egitasmo, protagonista eta gaiak jorratu dira beste urte batez. Plazako bertsoaldien hautaketak ere hutsik egin astebururo.

Gauzak ondo bidean, hurrengo ikasturtean itzuliko da Hitzetik Hortzera, beste hainbetse gai mamitsurekin eta zorte piskatekin lurraldetako txapelketen jarraipena ere egiteko aukera izango dugu.

Baten bat berriz ikusteko gogoa baduzue edo lehen aldiz gogoa pizten zaizuenerako, hauek izan dira programak:

1- Plaza berri baten buelta
2- Iparragirre 200 urte
3- Sardinerak
4- Rosi Lazkano
5- Ingalaterratik bertsotan
6- Joan-etorriko bidezidorrak
7- Thomas Ospital musikari inprobisatzailea
8- Bertsolaritza eta sukaldaritza
9- Bertso jarriak
10- Itxaro Borda
11- XILABA berezia
12- Bertsoaroa 30 urte
13- Zapia, entzulearen miresmenaren ikur
14- Anjel Mari Peñagarikano
15- Plazatik bizitzea
16- Kopla barik dinamika
17- 2020, plaza eraldatu zen urtea
18- Oier Lakuntza
19- Plateruenari azken agurra
20- Umeen neurrirako bertsoak
21- Oihane Perea
22- ALBE 40 urte
23- Etxepare Rap
24- Bertsolari aldizkariak 30 urte
25- Eskolatik plazara ekimena
26- Bertsolari gazteen hasierak
27- Nafarroako Txapelketa berezia
28- Bollo bertso saioak
29- Argazkietatik bertsotara

 

 

Albiste gehiago

POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-29

"Eta zergatik bertsoa?"

POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-15

Gasteizko teilatu gainean etzanda

POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-07

Uhinak azulejo txurietan

POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-01

Nolako zapatillak erabiltzen dituzu etxean egoteko?