kanalduderen artxiboa 2021-04-13

1994ko Gau Izar emankizunean, bertsolariak protagonista

1994ko Gau Izar emankizunean, bertsolariak protagonista
1994ko abenduaren 23ko irudiak berreskuratu ditu Kanaldudek, urte hartako gau Izar emankizuneko irudiak hain zuzen ere. Donibane-Garaziko Bakarra ostatuan osatu zen emankizunerako grabatu zen afalosteko saioa eta bertsolariek protagonismo handia izan zuten.

Andoni Egaña izan zen Irulegiko Irratiak antolatu zuen emankizun hartako gonbidatu izarra, baina ez zen gonbidatu bakarra izan. Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal eta Jon Sarasua bertsolariak ere ibili ziren iluntzea alaitzen. Marie Agnès Gorostiague eta Pantzo Hirigaray izan ziren emanaldia gidatzeko ardura izan zutenak eta musika Tapia, Leturia eta Iker trikitilariek jarri zuten.

Bertsoak, hitzak, hitzak eta bertsoak denetarik izan zen gaualdi hartan eta irri eta festa giroa ere nabaria.

Kanaldudeko "Herenegun" saioan berreskuratutako irudiak dira jarraian ikusiko dituzuenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza