Plazara! ekimena 2021-04-14

Hurrengo geltokia, Deustu!

Hurrengo geltokia, Deustu!
Bizkaiko elkarteak abiatutako Plazara! ekimenak aurrera darrai eta hurrengo saioa ostiral honetan izango da Deustuko Bidarte Udaltegian. Ekimenaren helburua, alde batetik, Bizkaiko bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea.

Arratsaldeko 19.00tan hasiko da saioa ostiral honetan eta kantuan honako bertsolari hauek arituko dira: Maider Altuna, Iruri Altzerreka, Bittor Altube eta Beñat Bilbao.

Aforo kontuak direla eta sarrerak mugatuak izango dira eta horiek eskuratzeko idatzi elorribertsoeskola@gmail.com helbidera edo mezu bat igorri Elorri Bertso eskolaren sare sozialetara.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza