2021eko Arabako Binakako Txapelketa 2021-04-15

Arratsaldeko 17.30tatik aurrera izango dira saioak eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.
Guztira 9 bertsolari bikotek hartuko dute parte txapelketan, 18 bertsolarik beraz, eta saioka hiru bikote arituko dira. Hirugarren saioa Oionen izango da hurrengo astean, apirilaren 24ean.
Hauek dira asteburu honetan izango diren saioetan kantatuko duten bertsolariak:
1. Larunbatean, Izarrako Kultur Etxean:
Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika
Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka
Andere Arriolabengoa Bengoa - Xabier Antia Zuaznabar
Gai-jartzailea: Lierni Altuna
2. Igandean, Araiako Kultur Etxean:
Manex Agirre Arriolabengoa - Martin Abarrategi Sarrionandia
Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal
Aitor Ugarte Eriz - Eli Zaldua Barquin
Gai-jartzailea: Eli Plazaola
Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioaren eguneko 12:00etan bukatuko da. Saioaren egunean, sarrerarik geldituko balitz, arratsaldeko 16:30ean zabalduko da txarteldegia. Aretoko ateak 17:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28