Inaxiori ikasiak 2021-04-15

Inaxio Usarralderi omenaldia, Lazkaotik zuzenean

Inaxio Usarralderi omenaldia, Lazkaotik zuzenean
Bihar bertso saio bereziaz gozatzeko aukera izango da Lazkaoko Areria aretoan. Inaxio Usarralde gai-jartzaileari eskerrak emateko saioa izango da eta online bidez zuzenean jarraitzeko aukera ere eskainiko dizuegu.

Bertaratu nahi duenarentzat sarrera batzuk gelditzen dira oraindik baina aretoko lehiatilan eta egunean bertan eskuratu ahal izango dira. Bestela, internet bidez ere saio berezi hau jarraitzeko aukera izango da ondorengo esteka honetan sartuta: https://www.youtube.com/watch?v=-SZwb2lYp_I

19.00tan hasiko da emanaldia eta hainbat gonbidatu izango dira saioan zehar:

Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi, Maddi Aiestaran, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua, Aitor Sarriegi.

Gai-jartzaileak: Irati Agirreazaldegi Garzia, Iñaki Agirresarobe "Tola", Aitor Alkorta, Uxune Areizaga, Imanol Artola "Felix", Laxaro Azkune, Unai Belaustegi, Itziar Etxezarreta, Ane Ezenarro, Aizpea Garmendia, Iker Iriarte Iribar, Asier Iriondo, Saroi Jauregi, Maddi Labaka, Joxepa Madariaga, Iban Narbaiza, Eresti Oiarbide, Maddi Usarralde, Manex Usarralde, Ion Zaldua

 

80 hamarkadaren bukaeran iritsi zen oholtzetara Inaxio Usarralde eta geroztik hamaika saio aurkeztua da. Jaialdi, ekitaldi edo txapelketa lan eskerga bat egin du bertsolaritzarentzat gai-jartzaile usurbildarrak eta orain dela ez asko hartu du oholtza gaineko jarduna uzteko erabakia. Egindako lanaren aitortza eta esker ematea izango da Lazkaon bihar egingo duten saio bereziaren funtsa. Mila esker Inaxio!

Albiste gehiago

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»