Arabako binakako txapelketa 2021-04-19

Viñaspre-Anda eta Abarrategi-Agirre bikoteak garaile lehen final laurdenetan

Viñaspre-Anda eta Abarrategi-Agirre bikoteak garaile lehen final laurdenetan
Iñaki Viñaspre eta Unai Andak irabazi zuten larunbatean Izarran jokatu zen saioa, eta Martin Abarrategi eta Manex Agirre izan ziren nagusi Araian igandean. Hurrengo larunbatean jakingo da zein sei bikotek jokatuko dituzten finalerdiak.

Bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri kantatu behar ditu lehen fase honetako saio bakoitzean, 26 bertsolari bikoteak, eta lehenengo itzulian epaimahai honek puntuatu du bertsolarien lana: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe.

Izarrako saioaren bukaeran horrela gelditu ziren puntuazioak:

Iñaki Viñaspre eta Unai Anda: 469 puntu
Felipe Zelaieta eta Xabi Igoa: 453.5 puntu
Andere Arriolabengoa eta Xabier Antia: 426 puntu

Igandean, Araian jokatu zen bigarren final laurdenean horrela gelditu zen sailkapena:

Martin Abarrategi - Manex Agirre: 474 puntu
Peru Abarrategi - Beñat Garaio: 469 puntu
Eli Zaldua - Aitor Ugarte: 434 puntu

Hurrengo eta azken final laurdena hurrengo larunbatean izango da, hilaren 24a, Oionen. Sarrerak eskuragai bertsosarrerak.eus atarian.

Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioaren eguneko 12:00etan bukatuko da. Saioaren egunean, sarrerarik geldituko balitz, arratsaldeko 16:30ean zabalduko da txarteldegia. Aretoko ateak 17:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza