Plaza Biziberritzen 2021-04-19

Bertso saio arruntak ez ezik, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileak ere bultzatu nahi ditu Bertsozale Elkarteak, eta asmo hori gorpuzten du Bidaiak ekimenak. Izen horri tiraka, hurrengo saioa denok egin beharreko azken eta behin betiko bidaian oinarrituko da: heriotzean.
Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan Azken Bidaia bertso saioan, eta Jon Sarasuak ere hartuko du parte. Ekainaren 19an izango da, 18:00etan, Donostiako San Telmo Museoan.
Sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, 15 euroren truke; Bertsozale Elkarteko bazkideek 12 eurotan izango dituzte sarrerok. Gainera, beste egun batean museoa bisitatzeko gonbidapena jasoko dute egunean bertan hara joandako zaleek.
San Telmo Museoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute saioa, Plaza Biziberritzen ekimena babesten duten Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu