Arabako binakako bertsolari txapelketa 2021-04-23

Oionen jokatuko da azken final laurdena

Oionen jokatuko da azken final laurdena
Larunbatean izango da Oiongo zineman eta aurreko astean Izarra eta Araian jokatu ziren saioen ostean, finalerdietara zein beste lau bikote pasako diren erabakiko da.

Nahi duenarentzat, sarrerak bertsosarrerak.eus atarian izango ditu eskuragai. Esan bezala 3. final laurden hau, Oionen jokatuko da, larunbatean zinema aretoan, 17:30ean.

Kantuan arituko direnak:

1.bikotea: Ander Aranburu Amenabarro - Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
2.bikotea: Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo
3.bikotea: Manuel Bendala Garcia-Donas - Oihane Perea Perez de Mendiola

Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izango da.

Lehen fase honetan bertsolarien lanak Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru Lete eta Mikel Fernandez de Arroiabe Idigorasek epaituko dituzte.

Araian eta Izarran izan ziren saioetan Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Martin Abarrategi-Manex Agirre bikoteek lortu zuten garaipena eta larunbateko Oingo saioan erabakiko da zein 6 bikotek hartuko duten parte hurrengo fasean, irabazleak zuzenean eta gainontzekoak puntuazioz.

Bertsoa.eus-en hautaketa entzungai

Gogoratu sareko plazan entzungai eta ikusgai egongo direla saioetako bertsoaldiak. Berezien atal bat ere sortu dugu eta bertan aurkituko dituzue txapelketako saio guztiak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu