Datorren urtean 2021-04-26

Hazparneko Bertso Eguna, atzeratuta

Hazparneko Bertso Eguna, atzeratuta
Iruñeko Bertso Eguna otsailean egin zen. / XDZ
Egun Ipar Euskal Herrian dauden baldintzak tarteko hartu du erabakia Bertsozale Elkarteak.

Hiru Bertso Egun aurreikusten zituen Bertsozale Elkarteak aurten, baina bi eginda, hirugarrena atzeratzea erabaki du. Hasieran urtarrilean egitekoa zen Hazparneko Bertso Eguna, maiatzean gero, eta azkenean, egun Ipar Euskal Herrian dagoen egoerak horretara bultzatuta, emanaldia datorren urtera atzeratuko duela iragarri du elkarteak; ez da datarik zehaztu.

Saiorako sarrera erosita dutenei dirua itzuliko zaiela jakinarazi da elkartetik.

 

Astea joan eta astea etorri, Plaza Biziberritzen

Iruñean eta Getarian egin dira 2021ean Bertso Egunak, baina ez dira pandemiaren ondorioak leuntzeko eta plaza indartzeko egin diren ekinaldi bakarrak: Eskolatik Plazara bertso saioak, Bidaiak proposamen berritzaileak eta Gerturatu Eta Lau ekimen parte-hartzailea antolatu ditu elkarteak, besteak beste. Lau saioz osatutako azken ekimen hau martxan hastear da, eta lekua gordetzeko izen-ematea irekita dago.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza