ELKAR SARIA 2021-04-29

Ibilbideari Elkar Saria Bertsozale Elkarteak jasoko du

Ibilbideari Elkar Saria Bertsozale Elkarteak jasoko du
Gaur goizeko agerraldian, Lotura Filmseko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariak, Elkar Fundazioko lehendakari den Joxe Mari Sorsekin.
Gaur arratsaldean izango da sari banaketa ekitaldia. "Itxura batean bazterreko izatera bideratuta zegoen bertsoari lekua egitea lortu du Bertsozale Elkarteak, lekua egitea eta ikusgarritasuna ematea" nabarmendu du Elkar Fundazioak.

Euskal kulturaren arloan egindako ekarpena hartzen da kontuan Ibilbideari Elkar Saria emateko, eta aurtengoan Bertsozale Elkarteari emango zaio. Hala jakinarazi dute Elkar Fundazioko kideek gaur goizean egindako komunikabideen aurreko agerraldian. Gaur arratsaldean izango da sari banaketa ekitaldia, 19:00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertsozale Elkarteko ordezkariak izango dira han, eta Beñat Gaztelumendik jasoko du saria elkartearen izenean.

"Itxura batean bazterreko izatera bideratuta zegoen bertsoari lekua egitea lortu du Bertsozale Elkarteak, lekua egitea eta ikusgarritasuna ematea", nabarmendu du Elkar Fundazioak gaur zabaldutako oharrean: "Bertsoa gaur egungo euskal gizartean, euskaldunen artean, ezaguna eta jarraitua den kultur adierazpena da, eta hori urte luzeetan ondo egindako lanaren emaitza izan da". Batetik, belaunaldiz belaunaldi helarazteko transmisioan egindako ekarpena eta bestetik, zabalkundean, hedabideetan zein txapelketen bidez lortutako ikusgarritasuna azpimarratu dituzte.

Proiektuari Elkar Saria Lotura Films produkzio etxeari emango zaiola ere aurreratu dute, Lur eta Amets ekimenari esker. Sari banaketa biribiltzeko bertso saio literarioa izango da: Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan, Danele Sarriugarteren gidaritzapean. "Osasun egoerak hala behartuta, eta jende ahalik eta gutxien biltzeko ahaleginean" ekitaldia streaming bidez ematea erabaki du Elkar Fundazioak: zuzenean jarraitu ahal izango da guztia, beraz, hemen sakatuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza