Bertsopaperak 2021-04-30

Parte hartu Bertsolari aldizkariaren I. bertso idatzi lehiaketan!

Parte hartu Bertsolari aldizkariaren I. bertso idatzi lehiaketan!
Argazkia \ Bertsolari aldizkaria
Bertsolari aldizkariak 30.urteurrena ospatzeko bertso idatzi lehiaketa berria jarri du martxan. 3 bertso osatu librean eta bidali maiatzaren 31a baino lehen.

Bi adin kategoria bereiztuko dira, hamalau urte arteko bertsolari gazteentzakoa aurrena, eta hamalau urtetik aurrerakoentzakoa bestea.

Hauek dira lehiaketaren ezaugarriak:

Bidali beharrekoa:

- Hiru bertso, librean
- Doinua zehaztuta
- Epea: Maiatzaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen, administrazioa@bertsolari.eus helbidera
- Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria eta adina.

Epaimahaia

Sariak

Gaztetxoak:
- Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz) + TERNUA-ko kamiseta bat
- Bigarren saria: bertsolari ezberdinei buruzko liburuko sorta + TERNUA-ko kamiseta

Helduak:
- Lehen saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta Kabian apartamentuetan gau bat bi lagunentzat (Getaria). TERNUA-ko kamiseta bat
- Bigarren saria: Eleizondo Landaetxean gau bat bi lagunentzat eta Lasturko tabernan otordu bana bi lagunentzat + TERNUA-ko kamiseta bat

Garrantzitsua: emaila bidaltzen duzuenean zehaztu ze kamiseta neurri nahi duzuen.

ADI!
Partehartzaile guztiei NORK komikiaren kamiseta bat oparituko dizuete!

Irabazleen bertsoak udako alean agertuko dira.
Eta gainera, Oskar Estanga musikariak bertso irabazleak musikatuko ditu, eta Bertsolari aldizkariaren podcast eta youtube kanalen bidez zabalduko dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu