Lau gai, lau saio 2021-05-04

Ostegunean hasiko da Gerturatu Eta Lau ekimena

Ostegunean hasiko da Gerturatu Eta Lau ekimena
Donostiako Larratxo Kultur Etxean izango da kantaera oinarri izango duen saioa. Bertsozale Elkarteak, ohiko bertso plaza indartzeaz gain, abian jarri nahi dituen proposamen berritzaileen artean kokatzen da hau. Lekua gordetzeko aukera dago oraindik, dohainik, www.bertsozale.eus atarian izena emanda.

Etxahun Lekue, Haizea Arana, Maddi Ane Txoperena eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan maiatzaren 6an, ostegunean, Donostiako Larratxo Kultur Etxean, 18:30ean hasita. Bertsolariak ariko dira kantuan, baina zaleak ere izango du zeresanik: ohiko bertso saioari ekarpenak egiteko tartea ere gehitu nahi baitzaio, ikus-entzuleek ere parte hartuta.

Kantaera izango du gai osteguneko Gauzkaten Eztarri Lerratuak saioak, eta Gerturatu Eta Lau ekimenaren baitako lehena izango da. Datozen egunetan izango dira ekimenaren parte diren Gure Esku Legoke, Gorputzak Esango Luke eta Gaur Edozertarako Libre saioak: maiatzaren 11n, Bilbon; 18an, Gasteizen; eta 25ean, Zarautzen, hurrenez hurren. Bakoitzak gai bat izango du aztergai.

Lau saioetarako sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aurretik Bertsozale Elkartearen webguneko izen-emate orria beteta. Lekua gordetzeko eta saio bakoitzari buruzko xehetasunak ezagutzeko, sar zaitez hemen.

Bertsozale Elkarteak, ohiko bertso plaza indartzeaz gain, proposamen berritzaileak ere jarri nahi ditu abian, eta horietako bat da ostegunean hasiko den Gerturatu eta Lau ekimena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza