UDABERRIKO BERTSO SAIOAK 2021 2021-05-05

Bertsoa loratuko da Santutxuko udaberrian

Bertsoa loratuko da Santutxuko udaberrian
Maiatzeko ohiko datetara itzuliko dira udaberriko bertso saioak, iaz urrira atzeratu behar izan zituzten eta. Santutxu auzoko Karmelo Plazan, larunbatero eta 13:00tan izango dira saioak.

Bilboko udalaren #BilbaoUdaberria2021 agenda kulturalaren parte eta Santutxuko Bertso Eskolak antolaturik, lau saio izango dira guztira. Gehienak jaialdiak izango dira baina libreko saio bat ere izango da hirugarren asteburuan.

Aurreneko saioa larunbat honetan bertan izango da, maiatzaren 8an, eta kantuan arituko dira Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi.

Maiatzaren 15ean, Ibon Ajuriagojeaskoa, Amets Arzallus, Julio Soto eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan.

Maiatzaren 22an, aldiz, bertso saio librea eskainiko digute Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak.

29ko azken saioan, Jone Uria, Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabalen txanda izango da.

 

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik eta gonbidapenak erreserbatzeko, www.bilbaokultura.eus web-orrian aurkituko duzue horretarako aukera. Hala ere, saioa hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin ahalko dira erreserbak.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu