Bertsopaperak 2021-05-05

Urte luzeetan Iruñeko Egile Berrien Lehiaketaren modalitateetako bat izan ondoren, iaz izan zuen lehen edizioa propioa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako Iruñeko Bertsopaper Lehiaketak, eta aurten jarraipena izango du ekimenak.
Hiru kategoriatan banatuko da lehiaketa:
1- Txikiena, 2008an edo ondoren jaiotakoentzat
2- Gazteena, 2004 eta 2007 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne)
3- Helduena, 2003an edo lehenago jaiotakoentzat.
Sariak
Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute.
Amaia Telletxeak, Mikel Beaumontek eta Sustrai Colinak osatuko dute epaimahaia.
Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko ahalko dira lanak, irailaren 30era arte. Bertsozale Elkarteak xehetasun guztiak biltzen dituen webgune bat ere osatu du, bertan aurkituko dituzue lehiaketaren oinarri eta iazko sorta irabazleak, besteak beste.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28