Plazara! ekimena 2021-05-06

Gamiz-Fikan aterako dira gazteak plazara

Gamiz-Fikan aterako dira gazteak plazara
Ostiralean, 18.00etatik aurrera izango da saioa Taberna Zarrean. Bizkaiko bertsozale elkarteak gazteen plazaratzea sustatzeko antolatu duen ekimenaren 5. saioa izango da.

Eneko Aldana, Txaber Altube, Izaro Bilbao eta Maite Sarasolak kantatuko dute eta Olaia Cancelorena izango da gaiak jartzearen ardura.

Otsailan hasi eta ekainera bitarte, hilabetero saio bat edo bi antolatuko dira Bizkaiko eskualde ezberdinetan. Helburua, alde batetik, gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza