Zortzi txanda 2021-05-06

Maiatzaren 12an irekiko da Bertso Udalekuetako izen-ematea

Maiatzaren 12an irekiko da Bertso Udalekuetako izen-ematea
Bertsozale Elkarteak udalekuekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du. Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira 2021eko Bertso Udalekuak.
Aurten bai. Aurtengo udak izango du errimatik, doinutik eta aisitik. Bertsozale Elkarteak 2021eko Bertso Udalekuen eskaintza iragarri du, eta datorren asteazkenean, maiatzaren 12an, ekingo zaio izen-emateari. Maiatzaren 21era arte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kide diren edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten haurrek eta gazteek. Ondoren, bigarren epe bat irekiko da gainerako interesdunentzat.
 
Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira txandak; guztiak, uztailean. Aurreko urteen aldean, talde txikiagoak osatuko dira eta egonaldi motzagoak izango dira. Hala, zortzi txanda eskainiko dira, 9 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
 
Elkarteak adierazi duenez, une oro aintzat hartuko dira indarrean dauden neurri eta legeak. COVID-19aren aurrean hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, prebentzio eta garbiketarako segurtasun protokoloa diseinatu da, eta izena ematerakoan parte hartzeko baldintzak ere onartu beharko dira.
 
Informazio guztia hemen.
 
Aurten bai!

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu