Arabako binakako bertsolari txapelketa 2021-05-07

Dena prest finalerdietarako

Dena prest finalerdietarako
Asteburuan jokatuko dira txapelketako bi finalerdiak, Amurrion larunbatean eta Gasteizen igandean. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera eta hirugarrenak puntuazioaren arabera lortu du txartela.

Amurrioko antzokian, arratsaldeko 17.30etatik aurrera, abestuko duten bikoteak honako hauek izango dira:

1. bikotea: Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika

2. bikotea: Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo

3.bikotea: Manuel Bendala Garcia-Donas - Oihane Perea Perez de Mendiola

Oier Azkarraga Grajales izango da saioko gai-jartzailea.

 

Gasteizko Felix Petite antzokian, eta ordu berean hasita, hauek:

1.bikotea: Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa

2.bikotea: Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal

3.bikotea:  Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka

Igandeko saio honetan, Eli Plazaola Zubizarretak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Sarrerak

 

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragai eta aforoa bete arte saioetan bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera. Aretoko ateak 17:00etatik aurrera irekiko dira.

Gogoratu, finala maiatzaren 22an izango dela Legution.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza