Arabako binakako bertsolari txapelketa 2021-05-10

Finaleko seikotea, erabakita

Finaleko seikotea, erabakita
Legution izango da finala maiatzaren 22an, herriko kiroldegian. Asteburu honetan izan dira Amurrio eta Gasteizen finala erabaki duten finalerdietako saioak.

Amurrion Unai Anda - Iñaki Viñaspre bikoteak lortu zuen puntuaziorik altuena. Horrela gelditu zen saioko sailkapena:

Unai Anda Delika - Iñaki Viñaspre Simon: 674,5 puntu
Oihane Perea - Manu Bendala Garcia-Donas: 669,5 puntu
Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo: 651 puntu

Bigarren finalerdian, Gasteizen, Martin Abarrategi - Manex Agirre bikoteak eskuratu zuen garaipena:

Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa : 662,5 puntu
Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal: 653 puntu
Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka: 652 puntu

Hortaz, bi bikote garaileez gain, Oihane Perea - Manu Bendala bikotea ere izanen da finalean, berak lortu baitu puntuazio altuena azken fase honetan.

Finala

Txapelketako finala maiatzaren 22an izango da, 17.30etatik aurrera Legutioko kiroldegian. Sarrerak eskuragai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza