...Gerturatu Eta Lau 2021-05-10

Entzuleen erabakimenari buruzkoa, bihar, Bilbon

Entzuleen erabakimenari buruzkoa, bihar, Bilbon
"Gure Esku Legoke" saioan ariko dira bertsotan Eneko Lazkoz, Jone Uria, Maider Arregi eta Oihana Iguaran. Dohainik gorde daiteke tokia www.bertsozale.eus atarian.

"Zenbat erabaki hartu behar dira saio batean? Ohiko saioetan nork erabakitzen du zer? Zer erabaki behar du gai-jartzaileak? Zer bertsolariek? Zer erabaki dezake entzuleak?". Hari horietatik tiraka osatuko dute bertsolariek eta zaleek Gerturatu eta Lau ekimenaren hurrengo saioa: Gure Esku Legoke. “Saio honetan, saio arruntetan gai-jartzailearen esku egoten diren hainbat erabaki hartu beharko ditu publikoak”, aurreratu du Bertsozale Elkarteak.

Gerturatu eta Lau ostegunean abiatu zuen Bertsozale Elkarteak Donostian izandako saioarekin. Lau saiok osatuko dute ekimena, eta horietako bakoitzean gai batean jarriko da arreta, bertsolariak kantuan direla eta zaleek ere parte hartuta.

Bihar izango da hurrengoa Bilbon. Eneko Lazkoz, Jone UriaMaider Arregi eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, 18:30ean hasita, Bilborock aretoan. Gure Esku Legoke saioan entzuleen erabakimena izango da haria. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aurretik Bertsozale Elkartearen atariko izen-emate orrira sartuta.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu