Zortzi txanda 2021-05-12

Bertso Udalekuetako izen-ematea ireki da

Bertso Udalekuetako izen-ematea ireki da
Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira txandak; guztiak, uztailean. Maiatzaren 21era arte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kiden diren edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gazteek.

Gaur 10:00etan ireki du Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetarako izen-ematea. COVID-19ak eragindako egoera tarteko, lagun eta egun kopuru gutxiagoko egonaldiak dira eskainiko direnak. Guztira, zortzi txanda izango dira, eta Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren gauzatuko dira, uztailean. 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute.

Maiatzaren 21era bitarte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kide diren edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gazteek. Ondoren, gainerako interesdunek maiatzaren 25etik 31era arte eman ahalko dute izena. Ekainaren 9rako erantzungo zaie izena eman duten guztiei udalekuetan parte hartzeko aukerarik ote duten esateko.

Informazio gehiago, www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza