Bertsopaperak 2021-05-12

Animatu BALENDIN ENBEITA lehiaketan parte hartzera

Animatu BALENDIN ENBEITA lehiaketan parte hartzera
ALBEk antolatzen duen bertsopaper lehiaketak XIV. edizioa izango du aurtengoa. Irailaren 30era arte luzatu da edozein gai, neurri edota doinu erabiliz, nahi beste bertso-sorta bidaltzeko epea.

Oinarri nagusiak

Euskal Herriko bertso-jartzaile guztiek hartu ahal izango dute parte eta adinaren arabera, bi atal bereizitan:
• Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 17 urtera artekoak.

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.
• Helduek: gutxienez 8 bertso, eta gehienez 12.
• Gazteek: gutxienez 6 bertso, eta gehienez 10.

Eta, parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake, nahiz eta bertso-jartzaile batek ezingo duen sari bat baino gehiago jaso.

SARIAK:
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali ahal izango dira. Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar.

Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Posta elektronikoz ere antzera, Word formatuko bi dokumentu bidali beharko dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. balendinenbeita@gmail.com da ALBEk lehiaketarako aktibatu duen helbide elektronikoa.

Informazio gehiago ALBEren (Algortako Bertsolari Eskola) webgunean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu