Hirugarrena 2021-05-17

Gerturatu Eta…Gasteizen

Gerturatu Eta…Gasteizen
Bihar izango da saioa Gasteizko Baratze aretoan, 18:30ean. Ane Labaka, Aner Peritz eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan. Oraindik gorde daiteke tokia www.bertsozale.eus atarian dagoen izen-emate orria beteta.

Gorputzak Esango Luke izenburuak hartuko du oraingoan GEL sigla. Bertsoaren testuari eta gorputzari buruzko saioa izango da Gerturatu Eta Lau ekimenaren baitako hirugarren hau: "Bertso saio bat baloratzen dugunean, testua baloratzeko joera izaten dugu. Bertsoa ez da testu soila, ordea. Bertsoa testu hori botatzen duen ahotsa da, ahots hori proiektatzen duen gorputza, gorputz horri eragiten dioten oholtza gaineko (bertsolaria eta gai-jartzailea) eta oholtzapeko (entzuleak) gorputzak. Harreman-sare bihurri hori ere bada bertsoa. Elementu horiekin jolas egiteko proposamena da saio hau", aurreratu du Bertsozale Elkarteak.

Bihar izango da hitzordua, asteartean; Gasteizko Baratze aretoan ariko dira, 18:30etik aurrera, Ane Labaka, Aner Peritz eta Nerea Ibarzabal. Saiora joateko asmoa izanez gero, gorde tokia honako lotura honetan izena emanda.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza