Arabako Eskolarteko Txapelketa 2021-05-17

Maddi Agirre txapeldun Aguraingo finalean

Maddi Agirre txapeldun Aguraingo finalean
Maddi Agirre bertsolari gasteiztarrak jantzi du aurtengo txapela eta Eukene De los Aires-ekin batera Euskal Herriko eskolarteko finalean egongo da.

2021eko Arabako gaztetxoen XXVI. Eskolarteko finala Aguraingo Harresi aretoan ospatu zen larunbatean, Bertso Bizi Gazte egunaren baitan. Eguna hain zuzen ere lehiaketara bidalitako bideoklipak proiektatzen hasi zen eta azkenean, Oion eta Kanpezura joan ziren sariak.

Eskolartekora itzuliz, bat-bateko saioan Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Eukene De los Aires, Danel Herrarte, Gari Arexolaleiba eta Beñat Cano aritu ziren oholtzan. Eurak izan ziren eskualdetan (Aramaio, Gasteiz eta Agurain) egindako saioetatik finalera sartzeko txartelak lortu zutenak.

Peru Abarrategi bertsolariak egin zituen gai-jartzaile lanak, eta Fernando Sopelana, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenezek osatu zuten epaimahaia.

Azkenerako Maddi Agirreri jarri zion txapela iazko txapeldun Aitor Ugartek eta Euskal Herriko finalean egoteko txartela ere eskuratu zuen Eukene De los Aires-ekin batera.

Zorionak parte-hartzaile guztiei!

Informazio eta argazki gehiago, Bertsozale Elkartearen webgunean.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza