Udako Euskal Unibertsitatea 2021-05-17

Gaur argitaratu du UEUk Udako Ikastaroen eskaintza xehetasunez; tartean da Bertsozale Elkarteak UEUrekin eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin antolatutako Udako Bertso Eskola ikastaroa. Iruñeko Katakraken izango da, ekainaren 29an eta 30ean, goizez eta arratsaldez.
Batik bat 30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteei zuzendutako ikastaroa da, nahiz eta adin tarte horretatik kanpo dauden bertsozaleek eta kulturazaleek ere eman ahalko duten izena. Bertsolaritzari buruzko ikerketak eta gogoetak partekatzeko gunea izango da Udako Bertso Eskola, baita bertsogintzaren teknika hobetzekoa ere. Ikastaroan zehar ariketa praktikoak proposatuko dira, eta landutakoa praktikan jartzeko abagunea edukiko dute ikasleek ikastaro bukaerako saioan.
25 euro balio ditu matrikulak; hemen matrikula zaitezke.
Ikastaroaren inguruko xehetasun gehiago topatuko dituzu UEUko webgunean zein Bertsozale Elkartearenean.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu