Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 2021-05-19

Zapla bertsolari gazteen zirkuitua, Gipuzkoan

Zapla bertsolari gazteen zirkuitua, Gipuzkoan
Bertsolari gazteen plazaratzean eragin asmoz, sei saio izango dira guztira. Maiatzaren 29an hasiko da Zapla zirkuitua eta uztailaren 2an izango da azken saioa.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Zapla bertsolari gazteen zirkuitua antolatu bederatzi bertsolari gazterekin eta hauen bertso eskolekin elkarlanean. Zaplaren helburu nagusia bertsolari gazteen plazaratzea izango da.
 
Izan ere, behin Eskolarteko Txapelketak bukatuta plazaz plazako jardunera iritsi arteko etapan dauden bertsolari gazteei, sarri norbere bertso eskolak antolatutako saioetan kantatzeko aukera izaten duten arren, hortik kanpoko zirkuituan sartzea kosta egiten zaie.
 
Plazaratze prozesu horretan dauden bederatzi gaztek hainbat bertsolarirekin trukatutako esperientzietatik sortu da Zapla, eta asmoa gazteek plazan dabiltzan bertsolariekin kantatzeko aukera izatea da.
 
Guztira hiru formatu desberdinetako sei saio antolatu dira Eskoriatzan, Azkoitian, Hernanin, Zarautzen, Legazpin eta Beasainen, tokian tokiko bertso eskolekin elkarlanean:

ESKORIATZA: maiatzaren 29an, 18:00etan, Museoko jardinean bertso saioa.
Maddi Aiestaran, Julene Iturbe, Asier Ibarguren eta Onintza Enbeita.
*Eguraldi txarra egingo balu Zaldibar antzokian.

Gonbidapenak: HEMEN

AZKOITIA: ekainaren 6an, 18:00etan, Abaraxkako aretoan bertso saioa.
Iker Ormazabal, Oihana Arana, Uxue Alkorta eta Miren Amuriza

Gonbidapenak: HEMEN

HERNANI: ekainaren 12an, 19:00etan, Milagrosan bertso saioa.
Haizea Arana, Ane Beloki, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina.

Gonbidapenak: HEMEN

ZARAUTZ: ekainaren 18an, 18:30ean, Torreoian bertso saio musikatua.
Asier Ibarguren, Ane Beloki, Oihana Arana eta Beñat Gaztelumendi.

Gonbidapenak: HEMEN

LEGAZPI: ekainaren 25ean, 19:00etan, Agirre-Etxeberri parkean bertso saio musikatua.
Aner Euzkitze, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Ane Labaka.

Gonbidapenak: HEMEN

BEASAIN: uztailaren 2an, 19:00etan, Igartza jauregian bertso trama.
Uxue Alkorta, Haizea Arana, Iker Ormazabal eta Nerea Elustondo.

Gonbidapenak: HEMEN

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza