Hernandorena 2021 2021-05-20

Lehiarik gabeko saioa izango da aurtengoa

Lehiarik gabeko saioa izango da aurtengoa
Maiatzaren 29an ospatuko aurtengo Hernandorena saioa, Baionako Zizpa Gaztetxean.

Bertsularien Lagunak elkarteak antolatuta, formatu eta izaera ezberdina izango du aurtengo Hernandorena saioak. Euskal Herri osoko bertsolari gaztez osatutako sariketa izan ohi da Hernandorena, aurten ordea, osasun egoeraz hala baldintzatuta, lehia alde batera utzi eta Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari gazteekin osatzea erabaki dute. 

Gauzak horrela, maiatzaren 29an Baionako Zizpa Gaztetxean arratsaldeko 17.00etan jarri dute hitzordua. Kantuan arituko diren bertsolariak Irati Alcantarilla, Oneka Arteaga, Josu Txoperena, Nahia Sasco, Oier Urreizti eta Haira Aizpurua izanen dira eta Aritz Bidegain arduratuko da gaiak jartzeaz.

Ipar Euskal Herrian azken hilabetetan antolatzen den aurreneko saioa izango da hau, orain arte osasun egoera dela eta ezin izan baita kultur ekitaldirik egin, besteak beste.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza