Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa 2021-05-20

Dena prest finalerako

Dena prest finalerako
Larunbatean jokatuko da lehen edizio honetako finala Legutioko kiroldegian, 17.30etatik aurrera.

Apirilaren 17an ekin zioten txapelketari. Guztira 9 bikotek hartu dute parte txapelketa eta finalerdietan 6 bikote aritu ondoren, honeko bikote hauek lortu dute finalerako txartela:

1. bikotea: Iñaki Viñaspre Simon eta Unai Anda Delika

2.bikotea: Martin Abarrategi Sarrionandia  eta Manex Agirre Arriolabengoa

3.bikotea: Manuel Bendala Garcia-Donas eta Oihane Perea Perez de Mendiola

Izen ezagunak eta izan ez hain ezagunak batera arituko dira beraz finalean. Izan ere, bikote bakoitzean Arabako Bertsolari txapelketako txapeldun bat aurkitzen baita, hurrenez hurren, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Oihane Perea. Azken hauen kideek aurreneko finala izango dute txapelketan, Unai Anda, Martin Abarrategi eta Manu Bendalak.

Horrez gain, Nieves Del Alamo Gil eta Eli Plazaola Zubizarretak egingo dituzte aurkezle lanak.

Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke. Aforoa bete ez bada, larunbatean bertan erosteko aukera izango da ere.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu